MIKEL ETA GARI ESKOLAN
Gaur eskolako guraso diren Mikelen eta Gariren bisita izan dugu eskolan. Gure gaia aprobetxatuz, gaueko animalien inguruan hitz egitera etorri dira. Horrekin batera hainbat bideo eta argazki ikusteko aukera ere izan dugu. Animalien inguruko ipuin bat ere ikusi eta entzun ahal izan dugu. Mila esker bioi, bikain aritu zarete!!!